Kataluniari elkartasuna adierazi, erabakitze eskubidearen alde egin eta jazarpena salatzeko ekintzak egin dituzte gaur [urriak 3] Lea-Artibai eta Mutrikuko enpresa askok. Hala, lanuzteak egin edota atsedenaldietan elkarretaratzeak egin dituzte.
Oharra: elkarretaratzea egin baduzue
bidali argazkia lea-artibai@hitza.eus helbidera.
Mutrikuko Yurrita enpresako langile batzuk.
Berriatuan dagoen Kautobe enpresako langileak.
Ondarroak Zubi Zahar Herri Ikastolako langile, guraso eta ikasleen elkarretaratzea.
Gizaburuagako Armearri enpresako langileak.
Amorotoko Erabil enpresako kideak.
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAko eta 11Barriko langile batzuk.
Ondarroan 19:00etan Alamedan egin duten elkarretaratzea.
Lekeition Eskolapean iluntzean egin duten elkarretaratzea.
Berriatuan iluntzean egindako elkarretaratzea. Argazkia: Berritxuko Gure Esku Dago