Iparra Galdu Baik plataformako kideek azaldu dutenez
Castro epaileak Alcala Meco
espetxeko medikuari eskatu zion lehenengo Iparragirreren egoerari buruzko iritzia, duela bi aste, eta orain
Madrilgo Medikuen Elkargoari eskatu dio.
Jakitera eman dutenez Iparragirreren
abokatuak medikuen txosten guztiak bideratzen ari dira elkargora, orain arte egindako
mediku azterketa guztiak esku artean izan ditzaten eta horien arabera baloratu presoaren egoera.
Bestalde, iturri batzuen arabera Castro epaileak presoaren inguruan egin beharreko
tramiteak arintzea eskatu du, Ibonen egoerak txarrera gehiago egingo balu ere.
Ibon Iparragirreren aldeko manifestazioa Ondarroan.
HONEKIN LOTUTA: