Lekeitioko etxe autogestionatuan (Mozolomendi –Atea kalea, 7) emango dute ikastaroa , azaroaren 17an eta 18an.
Bi saiotan banatuko dute.
Barikuan 20:00etatik 22:00etara egingo da saioa. Horretan,
GIMP edizio programa instalatuko dute, eta segurtasun informatikoari buruzko tailerra egingo dute. GIMP argazkiak eta, oro har, irudiak moldatzeko aplikazio informatikoa da. Gaur egun Linux, Windows eta Mac OS X sistema eragileetarako egokituta dago, eta doakoa da.
GIMP programa informatikoa erabiltzeko gakoak azalduko dituzte, kartel bat egiteko teknikak barneratzeko.
Bigarren saioa zapatuan egingo da, eta egun osoko egitaraua antolatu dute; 10:00etatik 20:00etara ariko dira. Bigarren saio horretan GIMP programa informatikoa erabiltzeko gakoak azalduko dituzte, kartel bat egiteko teknikak barneratzeko.
Zapatuan bazkaria Mozolomendin bertan izango da, 14:00etatik 16:00etara.
Bazkariaren prezioa momentuan bertan zehaztuko da.
Kartelgintza Ikastaroan izena emateko interesa dutenek Mozolomendiko kideekin harremanetan jarri edota
mozolomendi@gmail.com posta elektronikora mezua bidali behar dute.