Chakrak orekatzeko tailer monografikoak egingo dituzte
MENDEXA // Chakrak dantzatzen izenburupean, dantza eta yogaren bitartez chakrak orekatzeko tailer monografikoak eskainiko dituzte Mendexako kultur etxean. Hilero, zapatu batean egingo dituzte saioak, 17:00etatik 20:00etara. Lehen tailerra azaroaren 18a...
MENDEXA // Chakrak dantzatzen izenburupean, dantza eta yogaren bitartez chakrak orekatzeko tailer monografikoak eskainiko dituzte Mendexako kultur etxean. Hilero, zapatu batean egingo dituzte saioak, 17:00etatik 20:00etara. Lehen tailerra azaroaren 18an izango da, eta azkena, maiatzaren 12an. Parte hartzeko eta informazioa jasotzeko telefono zenbaki hauetako batera deitu behar da: 620 32 10 31 / 633 40 18 33.