Hondarribiako Alardeari buruzko 'Bidean Ikasia' liburua aztertuko dute
Arantza Urretabizkaiaren Bidean ikasia (1993-2016) liburua izango dute hizpide Irakurketa Txokoan.Etzi 18:30ean Udal Liburutegian elkartuko dira, 2016an Pamiela argitaletxeagaz kaleratu zuen saiakera liburuari buruz berba egiteko. Eta oraindik ere libu...
Etzi 18:30ean Udal Liburutegian elkartuko dira, 2016an Pamiela argitaletxeagaz kaleratu zuen saiakera liburuari buruz berba egiteko. Eta oraindik ere liburua irakurri ez dutenek liburutegian bertan eskuratzeko aukera edukiko dute solasaldiaren aurretik.
2017ko Euskadiko Literatuta Saria jaso zuen Urretabizkaia idazle eta kazetariak Bidean ikasia lanagatik. Kronika, fikzioa eta hausnarketa biltzen ditu Hondarribiako Alardeari buruzko saiakerak. Idazle gipuzkoarraren berbetan, alardearen inguruko «gatazkan» ikasi duena «besteentzako baliagarria izatea» da saiakeraren helburua.
Euskal literatura ezagutarazi eta herritarren artean euskaraz irakurtzeko ohitura landu eta sustatzeko asmoz jarri zuen Irakurketa Txokoa egitasmoa martxan Euskara Batzordeak.