Azaroaren 22a da mendi martxan izena emateko azken eguna
Ziortza-Bolibarko desanexioaren XIII. urteurrena gogoratuz, azaroaren 26an egingo dute XI. Mendi Martxa.Azaroaren 22a da izena emateko azken eguna, eta parte hartzeko asmoa daukatenek bi eratara egin ahalko dute: 652 73 94 65 telefono zenbakira whatsap...
Azaroaren 22a da izena emateko azken eguna, eta parte hartzeko asmoa daukatenek bi eratara egin ahalko dute: 652 73 94 65 telefono zenbakira whatsappa bidalita edo ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com posta elektronikora mezu bat bidalita. Izen-abizenak zehaztu beharko dira, eta 30 35 0008 77 008.1. 02620.5 kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua.
14 urtera bitartekoek 6 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek, 12 euro. Izena ematean ordaintzen denaren truke, parte hartzaileek gosaria eta oparia jasoko dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, epez kanpo izena ematen dutenek ez dute oparia ziurtatuta.
Bost ordu eta erdi inguruan egin daitekeen ibilaldi luzea 25,8 kilometrokoa da. Ibilbide laburragoak, berriz, 10,8 kilometro ditu, eta hori egiteko, gutxi gorabehera, bi ordu eta erdi behar dira.
Hiru hornidura gune
Iruzubietan, Oizko Iturzuri Aterpetxean eta Ziarregin egongo dira hornidura guneak, eta amaieran ere jan-edanik ez da faltako plazan. Halaber, gura duenak dutxatzeko aukera edukiko du martxa amaitu ostean.
Aranbaltz Kultur Elkarteak eta udalak parte hartzaileek jakin beharreko pare bat ohar zehaztu dituzte. Ingurumena garbi mantendu eta errespetatzeko, eta zerbait gertatuz gero, 652 73 94 65 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.