Yolanda Arrieta idazlea Miami Book Fair liburu azokan egongo da
Etxebarriko idazleak hainbat jardueratan parte hartuko du. Etxepare Euskal Institutuaren eskutik joan da AEBetako azokara. 'Argiaren alaba' aurkeztuko duYolanda Arrieta Malaxetxebarria idazleak Miami Book Fair (AEB) liburu azoka garrantzitsuan parte ha...
Etxebarriko idazleak hainbat jardueratan parte hartuko du. Etxepare Euskal Institutuaren eskutik joan da AEBetako azokara. ‘Argiaren alaba’ aurkeztuko du
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazleak Miami Book Fair (AEB) liburu azoka garrantzitsuan parte hartuko du aste honetan, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Joan den domekan hasi zen azoka, baina Etxebarriko idazlea asteburuan helduko da bertara, hainbat ekitaldi eta jardueratan parte hartzeko.Bihar goizean irtengo du, hain zuzen ere, Miamirantz, eta ilusioz beteta doala adierazi du. Miami Book Fair azokako IberoAmerican Authors Program delako sailaren barruko ekintza ezberdinetan parte hartuko du. Zehatz esateko, haur eta gazte literatura landuko duten azokaren atalean egongo dela aurreratu du idazleak.
Hasteko, etzi eguerdian, Desafios de los libros para niños y jovenes en tiempos convulsos izeneko mintegian hitz egingo du; arratsaldean, berriz, Bizenta Mogel Elgezabal lehen euskal emakume idazlearen bizitza oinarri hartuta idatzi zuen Argiaren alaba nobela aurkeztuko du, eta, biharamunean, De viva voz irakurraldian egongo da nazioarteko beste hainbat idazlegaz batera, beraien obren zatiak irakurtzen.
Lehen aldia
Astelehenean atseden hartu eta azokaz gozatzeko aukera izango du idazleak Euskal Herrira itzuli baino lehen. Miamiko azokara doan lehen aldia dela aitatu du Arrietak, eta «giro ona eta tratu ona» espero ditu bertan. Joan den urtean Lea-Artibai eskualdeko beste idazle bat egon zen Miamiko azokan, Miren Agur Meabe lekeitiarra.