Debabarrena eskualdea da Donostiako Explore San Sebastian Region turismo bulegoko protagonista azaroan
Ekimenaren helburua Gipuzkoako eskualdeetako herri eta baliabide turistikoak ezagutzera ematea da, bai hiriburuko turismo sektoreari, bai donostiarrei eta baita gipuzkoarrei ere, azken batean turismo bulegora gerturatzen diren bisitariei.
Aitziber Kortazar Debegesako Turismo eta Garapen Jasangarria saileko arduradunak gogoratu zuen “urte osoan zehar familian bisitatzeko jomuga interesgarri bihurtzen duten jarduerak eta esperientziak sustatzeko lanean” jarraitzen dutela Debabarrenean. Jarduera hauez gain, postutxo bat jarriko da eskualdeko informazio turistikoa banatu eta bertaratzen direnen galderak erantzuteko. Halaber, Mendaroko txolokateekin osatutako otar bat eta Debabarrenean abian den Tripontziak ekimen gastronomikoan parte hartzeko menuak zozkatuko dira.