Gernikak Zubietan lehiatuko du bihar 15. jardunaldia
Gernikak Real Sociedad Bren kontra jokatuko du bihar Zubietan, 18:30etik aurrera.15. jardunaldian aurkari gogorra dauka talde gernikarrak. Izan ere, gaur arte 2. mailako 2. multzoko talde indartsuenetako bat dela erakutsi du talde gipuzkoarrak.Orain ar...
15. jardunaldian aurkari gogorra dauka talde gernikarrak. Izan ere, gaur arte 2. mailako 2. multzoko talde indartsuenetako bat dela erakutsi du talde gipuzkoarrak.
Orain arteko 14 jardunaldietatik zazpi irabazi, hiru berdindu eta lau galdu ditu Real Sociedad Bk, eta 24 puntugaz, sailkapeneko laugarrena da.
Gernikak ere denboraldi hasiera ona burutu du, eta multzoko bederatzigarrena da 20 puntugaz. Momentuz, bosna garaipen eta berdinketa eta lau porrot jaso ditu.
Gernika-Lumoko taldeko jokalariak aurreko jardunaldira arte lortutako bolada onera bueltatzeko asmoz zelairatuko dira bihar. Izan ere, aurreko jardunaldian 0-1 galdu zuen LogroƱesen kontra, baina ordura arte sei jardunaldi partidurik galdu barik egon zen. Aurreko domekako Urbietako neurketan gol aukerak sortu zituen etxeko taldeak, baina ez zuen aurkariaren atea gainditzea lortu.
Hain zuzen ere, Real Sociedad B biharko aurkariak ere talde errioxarraren zelaian eskuratu zuen orain arteko azken porrota. Urriaren 28an 3-1 nagusitu zitzaion LogroƱes.