Isuntzak antolatuta, ‘Emakumea eta kirola’ mahai ingurua egongo da Lekeition

Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteak antolatuta, mahai ingurua barikuan [azaroak 24] egingo da, kultur etxeko Azkue aretoan, 19:30ean.

Ekintza Isuntzaren 40. urteurreneko ekintzen baitan dago kokatuta, eta emakumeak arraun munduan daukaten presentzia izango da gai nagusia. Partaideak hainbat euskal arraun taldeetako kideak izango dira: Ioana Alijostes eta Ane Pescador (San Juan), Eli Pescador (Hibaika) eta Ainhoa Lopez (Lea Artibai). Mahai inguruaren moderatzailea Ibon Gaztañazpi arraunlari oiha izango da, egun, besteak beste, EiTBko kazetaria da.

Lea Artibai arraun taldea

Lea Artibai arraun taldea

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend