Hondar Ahua Zaldupe eskolako Guraso Elkarteak antolatutako danborradan geroz eta jende gehiagok parte hartzen du urteak igaro ahala. Horrela, herritar askok euskararen aldeko
aldarria danbor hotsekin zabaldu zuten Ondarroako kaleetan zehar.
12:00etan atera ziren
Zaldupe eskolatik, eta Itsasaurreraino joan zen adin desberdinetako herritarrez osatutako danborrada. Alde Zaharrera iritsi zirenean,
AEK-ko egoitzatik botatako koloreetako puzgarriek alaitu zuten atzoko goiz hotza.
Euskarak batzen gaituelako zioen leloa eraman zuten danborradaren buruan.
Antolatzaileek azpimarratu zutenez, iaz baino danbor-jole gehiago joan ziren atzoko ekimenera, eta urtez urte hazten doan ekintza da.
Euskarak batzen gaituelako zioen pankarta eduki zuen buru danborradak.
Markina-Xemein. Euskara egunean baina beste hainbat ekitaldi ere egin dira eskualdean. Markina-Xemeinen esaterako Balmasedatik etorritako
Nafarroa Kanta Taldeak girotu zuen eguerdia. Hainbat lagun hurbildu ziren hotzari aurre eginez euskal kantuak abestuz giroa berotzera.