Zapatutik domekarako goizaldean erre zituzten edukiontziak
Kantoipen eta
Zubi Barrian, 05:00ak aldera hain zuzen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak esandakoaren arabera.
Guztira lau edukiontzi erre zituzten eta suak hainbat kalte material eragin zituen. Ondarroako Udalak esan duenez, daukaten informazioaren arabera “suteak
eragindakoak izan dira”. Suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren sua amatatzera.
Udalak gaineratu du gertakariak salatzen dituela eta “herritarrei aurrerantzean ere
herrigintzan lanean jarraitzeko” deia luzatu dio. Zunbeltz Bedialauneta alkatearen gaineratu du horrelako gertakariek aurrera egitea eragozten dutela eta momentu honetan “gure indar guztiak herrigintzan jarri” behar direla. Hori dela eta
gertatutakoa ikertzeko konpromisoa hartu du Ondarroako Udalak.
Kantoipen ere erre zituzten edukiontziak. Argazkia: udalbarriak
Berdura Plazako sarreran zeuden edukiontziak. Argazkia: udalbarriak