HITZA egunkariak jakin ahal izan duenez 11:30ak pasatxo ailegatu da Iparragirre ospitalera ekarri duen autoa. Atzo [urtarrilak 18]
Iparra Galdu Baik plataformak aurreratu zuen bezala administrazio espainiarrak “ez du bere hitza bete” eta Iparragirre auto arrunt batean lekualdatu dute. Iparra Galdu Baik plataformako kideek gaineratu dute Iparragirrek bere ama
Angelita Burgoarekin egoteko aukera eduki duela minutu gutxi batzuetan, baina “zentruko arauak direla eta, Ibonek ezin izango du bisitarik eduki”. Argi laga nahi izan dute “
Aita Menni ez dela Ibonek egon behar duen lekua, etxean baizik!”.
Eguazten arratsaldean atera zuten Iparragirre
Alcala-Meco presondegitik (Madril, Espainia), beraz,
ia 48 ordu iraun du bere lekauldatzeak. Iparra Galdu Baik plataformak zehaztu du gau bat Valdemoroko espetxean igaro duela eta bestea Burgoskoan. Bere abokatuak HITZA egunkariari aurreratu zion bezala Zaballako espetxean hartu du Ertzaintzak Iparragirreren zaintza. Etxerat elkartearen arabera 16:00etatik aurrera zen iristekoa Iparragirre Arrasatera, baina azkenean aurreikusitakoa baino lehenago ekarri dute. Ibonen lekualdatzeari buruz “berriz ere
ankerkeriaz jokatzen aritzea” leporatu zion Etxeratek Espainiako Espetxe Zuzendaritzari.
Ibon Iparragirre.
Elkarretaratzea. Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman du domekan [urtarrilak 21] elkarretaratzea egingo dutela 13:00ean
Ibon Etxea! Bixik! lelopean. Domekero ari dira elkarretaratzea egiten, Iparragirre etxera ekartzea eskatuz, bere eskubidea delako.
Elkarretaratzea egingo dute domekan Ondarroan
HONEKIN LOTUTA: