Somorrostroren kontra jokatuko du bihar Bermeok
FUTBOLA //Azken bi porroten ostean, garaipenaren bila zelairatuko dira bihar Itxas Ganen etxeko jokalariak. Bermeoren eta Somorrostroren arteko neurketa 17:00etan hasiko da. Denboraldia hasi zutenetik, talde bermeotarrak 23 puntu bildu ditu, eta 3. mai...
FUTBOLA //Azken bi porroten ostean, garaipenaren bila zelairatuko dira bihar Itxas Ganen etxeko jokalariak. Bermeoren eta Somorrostroren arteko neurketa 17:00etan hasiko da. Denboraldia hasi zutenetik, talde bermeotarrak 23 puntu bildu ditu, eta 3. mailako 4. multzoko sailkapenean 16. postuan dago 6 garaipen, 5 porrot eta 10 berdinketa. Lau postu gorago dago Somorrostro, 28 puntugaz.