Guztira, hamabost tabernek parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta, guztien artean, Legoie tabernak jantzi du irabazlearen txapela. Iñigo Magunagoikoetxea Gernika-Lumoko Udaleko jai zinegotziak banatu zituen sariak atzo, eta lehiaketan parte hartu d...
Guztira, hamabost tabernek parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta, guztien artean, Legoie tabernak jantzi du irabazlearen txapela. Iñigo Magunagoikoetxea Gernika-Lumoko Udaleko jai zinegotziak banatu zituen sariak atzo, eta lehiaketan parte hartu dutenen artean, lehenengo hiru tabernek jaso zituzten sariok; alegia, Legoie tabernak, Brasil tabernak eta Ospa tabernak. Horrenbestez, iazko lehiaketan irabazle atera ziren tabernek errepikatu dute aurten ere. Guztiek jaso dute Kultur Etxeko urteko bonua, Gernikako dendetan erosteko 50 euroko bonua eta oroigarria. Irabazleak, gainera, txapelaz gain, Bermeoko Atxurra hotelean gau bateko egonaldia irabazi du.