Institutuko ikasle eta irakasleen babesa azpimarratu du Chrysallisek
Otsailaren 16an kaleratutako oharrak gaizki ulertuak sortu dituela eta, euren iritzia argi laga nahi izan dute. Formakuntza Plan Integrala martxan jartzea eskatu duteOndarroa BHI institutuko ikasle eta irakasleek Ekai gazteari emandako babesa nabarmend...
Otsailaren 16an kaleratutako oharrak gaizki ulertuak sortu dituela eta, euren iritzia argi laga nahi izan dute. Formakuntza Plan Integrala martxan jartzea eskatu dute
Ondarroa BHI institutuko ikasle eta irakasleek Ekai gazteari emandako babesa nabarmendu du Chrysallis Euskal Herria elkarteak.Iragan astean gertatu zen gazte ondarrutarraren ezbeharra dela-eta egin dituzte adierazpenak. Zenbait zehaztapen ere egin nahi izan dituzte, ordea, azken egunetan zenbait gaizki ulertu egon direlako kaleratu zuten adierazpenaren harira. Zehatz esanda, otsailaren 16ko oharrari buruzko azalpenak eman nahi izan dituzte.
Gertaera hark eskola adinean dauden gazte transexualen gaianola landu behar den hausnarketarako bidea zabaldu zuen. Gaztetasunean gai horrek are garrantzi handiagoa hartzen du umetan baino.
Otsailaren 16ko adierazpen horretan, «institutuan formakuntza beharra» zegoela esaten zen, baina argi laga nahi izan dute esan hori ez zihoala irakasle eta ikasleei zuzenduta, ez eta ikastetxeari ere. «Garbi laga nahi dugu ikaskideek eta irakaslegoak hasieratik onartu zutela gaztearen nortasuna, eta berak erabakitako izenetik deitzen ziotela. Ikastetxeko dokumentu guz- tietan ere berak aukeratutako izena jarri zuten lehen momentutik. Irakaslegoak hasieratik landu zuen transexualitatearen gaia Chrysallis Euskal Herriaren materialagaz edota Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuagaz, eta Ekairen alboan egon ziren». Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuak aniztasun afektibo-sexualaren aurreko jarrerak lantzen ditu ikasgeletan.
Irakasleen sentiberatzea ere landu zen. «Oraindik martxan jarri barik zegoena irakasleentzako formakuntza berezia zen, martxoan hasiko dena Berdindu zerbitzuaren eskutik. Gainontzeko ikasleen gurasoekin ere ez zen formakuntza saiorik egin». Chrysallisek azpimarratu du Ekairen amak baieztatu zuela «institutuan hasieratik onartu eta ondo tratatu» zutela.
Chrysallis Euskal Herriak esan du bere asmoa ez zela inor kritikatzea, baizik eta «transexualitatea lantzeko Formakuntza Plan Integralaren beharra erakustea». Are gehiago, eskerrak eman dizkiete ikasle eta irakasleei edukitako jarrerarengatik: «Ikastetxeko arduradunei eskerrak eman nahi dizkiegu Ekairen bidelagun izateko egin duten ahalegin guztiarengatik, eta institutuko neska-mutilei eduki duten ulertzeko gaitasunarengatik eta gertakizun anitzetan erakutsi duten onarpenarengatik, eta gehienbat, Ekairen alboan egoteagatik». Plan horrek irakasle, guraso eta ikasleen formakuntza jasotzen du, sexologian adituak eta bereziki haur eta gazte transexualen ezagutza berezia duten profesionalen eskutik, «eskola komunitate guztiak ulertu dezan transexualitatearen errealitatea zein den». Chrysallisek gaineratu du plan berezi hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bermatu behar dutela, eta eskari hori egiten bi urte daramatzatela. «Oraindik ez dute gure eskaria bete neska eta mutil hauek behar duten baldintzetan».
Sailburuaren azalpenak
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak doluminak helarazi dizkie gazte ondarrutarraren ingurukoei, eta esan du «ezbeharra ez dagoela soilik tratamendu hormonalaren zain egoteagaz lotuta».
Horrez gain, aitortu du, Gurutzeko ospitaleko Genero Unitatean azterketa bat egiten ari direla gazteagaz egindako lanketaren inguruan, «jakiteko zein faktoretan egin zitekeen zerbait gehiago eta zein faktoreetan jokatu den ondo».
Datorren astean Chrysallis Euskal Herria elkarteagaz batuko da Jon Darpon sailburua, gazte transexualen inguruan «gaur egun dagoen gida ahal den neurrian behintzat hobetzen saiatzeko». Elkarlanean aritzeko konpromisoa beharrezkoa izango da.