Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarrak 'Now' emanaldia estreinatuko du
Elorrion estreinatuko du gaur dantza konpainia berriagaz daukan ikuskizuna. «Denboran egiten den parentesi bat» bezala definitu dute lana bertan parte hartzen dutenekGarazi Etxaburu Aulestia dantzari ondarrutarrak Now dantza ikuskizuna estreinatuko d...
Elorrion estreinatuko du gaur dantza konpainia berriagaz daukan ikuskizuna. «Denboran egiten den parentesi bat» bezala definitu dute lana bertan parte hartzen dutenek
Garazi Etxaburu Aulestia dantzari ondarrutarrak Now dantza ikuskizuna estreinatuko du gaur iluntzean, Elorrion.Dantzari ondarrutarrak Lasala dantza konpainiagaz egin du ikuskizun berria. Emanaldia 20:30ean hasiko da Arriola antzokian. Now ikuskizuna dantza garaikideko emanaldia da, bost dantzari eta hiru antzezlek osatua.
«Parentesi bat denboran. Espazio bat, inoiz sortutako itxaropen eta usteen eta benetan lortutakoen inguruan hausnartzeko. Denboraren ildoan, errutina, jarrera, patroi errepikatuei atxikita bizi gara; horri guztiari aurre egiteko, berritzea beste biderik ez du gizakiak». Horrela definitzen dute lan berria Now ikuskizuna osatzen dutenek.
Judith Argomaniz izan da zuzendaritzaz eta koreografiaz arduratu dena. Garazi Etxaburugaz batera, Carla Diego, Sergio Moya, Rafke Van Huoplines, Jaiotz Osa, Angela Arrieta, Jean Baptiste Tolosana eta Urko Arakistain igoko dira taulagainera gaurko estreinaldian.