Kinielak eta gazte eta nagusi mailako finalez gozatu dute harmailak bete dituzten zaleek gaur [martxoak 10, zapatua].
Gazteen finalean, Markina-Xemeingo zesta-punta taldeko Erika eta Arai (urdin) eta Gasteizko Uxue eta Laia (gorri) aritu dira zein baino zein gehiago. 25 tantora jokatu dute finala, eta markina-xemeindarrek lortu dute txapela, 25-12ko markagailuagaz.
Gasteizek eta Markina-Xemeinek jokatu dute gazteen finala
Euskaldunak eta katalanak egon dira aurrez aurre kantxan
nagusien finalean. Maite (Gasteiz) eta Izaro (Markina-Xemein) aritu dira gorriz, eta Gisela eta Mariona kataluniarrak urdinez. “Marionak aurrean jokatu ditu aurreko partiduak, baina bere atzelari izan denak, Lizendak, ezin izan du etorri, eta, Mariona atzean ariko da finalean, Gisela aurrean duelarik”, azaldu du Ander Bilbao Berriatuko Zesta Eskolako kideak finala hasi aurretik. 30 tantora jokatu dute, eta markagailuan aurretik egon dira partidu osoan gorriak: 9-2, 12-3, 18-6…. Bikote urdina 21-16 gerturatu da, baina aldea handitu dute berriro Maitek eta Izarok, eta 30-21 nagusitu dira.
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Berriatuko Zesta Eskolakoak
pozik eta gustura daude txapelketaren joan-etorriagaz. Maila ona eman dute jokalariek partiduz partidu, eta zaleek ez dute hutsik egin. Haiei ez eze, Berriatuko Udalari ere emandako laguntza eskertu nahi izan diote.
Datorren urterako hitzordua. 2019an ere nesken zesta-punta txapelketa antolatzeko asmoa daukatela adierazi du Bilbaok. “
Xisterako topaketetan erabaki genuen nesken txapelketa bat antolatzea, han sortu zen ideia, eta datorren urtean ere Martxoaren 8aren inguruan finalak jokatzeko moduan antolatuko dugu berriz”.