Ondarroan dago Zunbeltz Larrea Azpiri preso ohia
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Aske geratu den momentua. Ondarrutarrak gaur [martxoak 19] 09:30ak inguruan irten du Castello de la Planako (Herrialde Katalanak) espetxetik. Berez 10:00etan irtetekoa bazen ere, zer edo zer arinago irten du Zunbeltz Larrea Azpirik. Ia hamabost urte eta erdiko espetxealdia bete ostean geratu da aske ondarrutarra. Kartzelako atetik irten orduko haraino joandako senideak, lagunak eta herritarrak aurkitu ditu aurrez aurre. Txalo zaparrada artean irten du Larreak, eta, jarraian, Aurreskua dantzatu diote. Han batutako denak agurtu eta besarkatu ostean, kartzela atzeko aparkalekuan talde argazkia atera dute.