Elikadura estrategiaren barruan praktika onen foroa egingo dute
Elikadura estrategiako proiektua martxan dago eskualdean, eta maiatzaren 3an, Elikadura Estrategia Egunean, praktika onen foroa egingo dute.Horrela, bertoko proiektuak ezagutzera eman nahi dituzte, eta bide batez horiek eskualdeko garapenean izan duten...
Horrela, bertoko proiektuak ezagutzera eman nahi dituzte, eta bide batez horiek eskualdeko garapenean izan duten eragina aztertuko dute.
Markina-Xemeingo Lea Artibai Berrikuntzan Gunean bilduko dira, eta orain arte egindako elkarrizketetako eta parte hartze saioetako ondorio eta ideia nagusiak azaltzeko, eskualdeko diagnostikoa aurkeztuko dute.
Foroa 15:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegian egingo da, eta 94-616 90 88 telefono zenbakira deituta edo jtxurruka@leartibai.com helbide elektronikora mezua bidalita izena eman behar da.
Batez ere administrazio publikoko langileei, ekoizleei, merkatariei, ostalariei eta kontsumo taldeei zuzendutako saioa izango bada ere, eskualdeko herritar guztiei luzatu diete gonbidapena antolatzaileek.
Parte hartze saioak
Eskualdeko elikadura estrategiaren barruko parte hartze saioak apirilaren 11n eta 12an egin zituzten hainbat sektoretako ordezkariekin.
Besteren artean, nekazariak, abeltzainak, merkatariak eta ostalariak elkartu ziren, eta horiei gaur egungo egoera eta lan ildoak aurkeztu zizkien Leartibai Garapen Agentziako zuzendariak. Hiritik At dinamizazio enpresak elikadura estrategiaren prozesua nolakoa izango den azaldu zuen.
Elkar ezagutu eta sinergiak sortzea izan zen saioen helburu nagusia, eta elikadura sektorearen egoeraren diagnostikoa egin zuten. Horretarako, faktore hauek aztertu zituzten: ekoizpena eta transformazioa, komertzializazioa, jendartea eta kontsumo ohiturak eta lurraldea.
Egunerokotasunean eta batez ere jarduera aurrera eramatean identifikatuta dituzten zailtasunez eta bitxikeriez hitz egin zuten. Euretako batzuk faktore asko partekatzen dituztela, gai askori buruz ikuspuntu bera dutela eta zailtasun beren aurka lan egiten dutela ikusi zuten.