Mutrikuko
Danok Bat pelotazale elkarteak antolatutako IX. Piker pala txapelketa herrikoiko txapela Igor Elezgaraik eta Ibon Barriosek jantzi dute.
2-0 irabazi zuten Jon Mendizabal
Goxerri-ren eta Joseba Elezgarai
Txiki-ren aurka zapatuan [maiatzak 5] Miruaitz frontoian jokatutako norgehiagokan.
Mutrikuko Piker pala txapelketako finalistak, Miruaitz frontoian. Argazkia: Danok Bat
Elezgarai eta Barrios txapelketa irabazteko
bikote faboritoa ziren, eta txapela irabazterako orduan ere ez zuten hutsik egin. Bi setak 15-10 eta 15-7 irabazi zituzten. Lehen tantoetatik aurretik ibili zen bikote irabazlea, eta aukera gutxi utzi zieten Goxerriri eta Txikiri. Goxerrik, gainera, min hartu zuen, eta horrek jokoa irabazteko aukerak gutxitu zituen.
Finalaz gain, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida ere jokatu zen zapatuan. Partida luzea eta gogorra jokatu zuten Jose Mari Manzisidorren eta Aitor Santiagoren aurka Xabier Illarramendik eta Hodei Ituartek. Jokoa ondo eta gogor bideratu zuten
Manzisidorrek eta Santigok. Hasieratik aurretik hasi ziren, eta abantaila horri eustea lortu zuten azkeneraino, 15-11 eta 15-8 irabaziz.