Geoparkeen Europako Astea eguaztenean [maiatzak 23] hasi eta
ekainaren 10era bitartean egingo da zortzigarren aldiz
Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean. Aurten, gainera, ondare kulturala nabarmendu nahi dute.
Hurrengo egunotarako egitarau aberatsa antolatu dute, publiko zabalari irekia. Geoturismo, hezkuntza eta zientziaren dibulgazio ekimenak egingo dira Mutrikun, Zumaian eta Deban, eta gogorarazi dutenez, denak ere
doakoak izango dira.
Egitarau zabalaren barruan
bi ekimen egingo dira Mutrikun. Alde batetik, Beheko Plazan, Merkatu txikia egingo da, eta tartean, ardien ile mozketa erakustaldia egingo da. Bestetik, Kantauri Garbia elkarteak portuko itsas hondoa garbituko du.
Nautilus interpretazio zentrora egindako bisita gidatu bat
Egitaraua osatzeko, Mutrikuko Nautilus interpretazio zentroak
ate irekien jardunaldiak egingo ditu bere baliabideak ezagutzera eman eta Geoparkeko ondare geologikoa eta naturala herritarrei hurbiltzeko.
Urtero bezala, gainera,
doako bisita gidatuak eskainiko ditu Geoparkeak. Jakitera eman dutenez, beharrezkoa da aurrez izena emateka, taldeak mugatuak direlako. “Interesa dutenek erreserba egin dezaketa Geoparkearen webgunearen bitartez, #GPKastea promozio kodea erabilita”.
Ekimena Europan gaur egun dauden
71 geoparkeetan egingo da aldi berean, ondare geologikoa ezagutzera eman eta herritarrengan ondarearen kontserbazioaren inguruan kontzientzia pizteko helburuarekin.
EGITARAUA