Ekainaren 1etik aurrera Lekeitioko portua oinezkoen gune bihurtuko da
Ibilgailuek mugatuta edukiko dute portuan aparkatzea. Arratsaldez eta asteburuetan ezin izango da itsasertzeko aldean aparkatu. Neurria urte osoan egongo da indarreanDatorren astetik aurrera oinezkoek lehentasuna izango dute Lekeitioko portuan. Lekeiti...
Ibilgailuek mugatuta edukiko dute portuan aparkatzea. Arratsaldez eta asteburuetan ezin izango da itsasertzeko aldean aparkatu. Neurria urte osoan egongo da indarrean
Datorren astetik aurrera oinezkoek lehentasuna izango dute Lekeitioko portuan. Lekeitioko Udalak, iazko udan egin zuen modura, portua itxiko du ibilgailuentzat, oraingoan, baina, epealdiak ez du etenik edukiko.Lekeitioko Udalak portua zirkulazioari itxi, eta asteguneko arratsaldeetan eta asteburuetan egun osoan portua oinezkoentzako gune bihurtu zuen iaz. Uda osoan egon zen neurria martxan, eta aurreikusitako epea luzatu ere egin zuten. Ekainaren 28tik irailaren 10era arte irautea erabaki zuen udalak hasieran, baina eduki zuen harrera ona ikusita, urriaren 1era arte mantendu zuten itxita.
Iaz izandako harrera ona ikusita, aurten ere indarrean jarriko dute neurria, baina uda sasoira mugatu barik, urte guztira zabalduko da. «Ekimenak arrakasta izan zuen herritarren artean, oinezkoek herriko gune ikusgarri hori irabazi dutelako, baina, bestalde, goizetan kaian lanean aritu zirenak ere pozik agertu ziren, zereginak lasaiago egin ahal izan zituztela adierazi baitzuten».
Ordutegi zehatza
Horrela, ekainaren 1etik aurrera itsasertzeko aldean (Marina tabernatik komandantzia pareraino) ezin izango da aparkatu. «Debekatuta egongo da 14:30etik hurrengo goizeko zortzirak arte gune horretan aparkatzea», zehaztu dute. Jai egunetan, berriz, egun osora zabalduko dute debekua. Astegun goizetan, zirkulazio eta zamalanetarako egongo da zabalik.
«Herrian daukagun lekurik ederrenetako bat oinezkoentzako eskuratu da. Nahiz eta aspaldiko helburuetako bat izan, orain arte ez da neurririk hartu». Gogora ekarri dutenez, 2016an egindako Pasaia Planaren parte hartze prozesuan aldarrikatzen zen neurria.