Susunkordan taldearen kontzertua, gaur, Mutrikuko Txalapartan
Susunkordan talde ondarrutarraren kontzertua egongo da gaur, 22:00etan, Mutrikuko Txalaparta okindegi-kafetegian. Emanaldia doan izango da.Ondokoak dira musika taldeko kideak: Goreti Serrano Akarregi, June Medialdea Herreros, Igor Rodriguez Ituarte eta...
Ondokoak dira musika taldeko kideak: Goreti Serrano Akarregi, June Medialdea Herreros, Igor Rodriguez Ituarte eta Igor EgaƱa Taborcia.
Besteak beste, taldeak pop-rock eta soul-blues estiloko musika talde ospetsuen bertsioak eskainiko ditu; abesti ezagunak joko dituzte.
Txalapartako arduradunek herritar guztiei emanaldia ikusteko gonbitea luzatu diete.