Uda bukaeran hasiko dira Astra inguruko pasabideko lanak
Iparragirre kalea eta Astra lotuko dituen proiektuak 735.800 euroko balioa dauka. Urte bukaerarako edota hurrengo urte hasierarako «prest» egongo daAstra inguruko pasabideko lanak uda bukaeran hasiko direla jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak. Iparra...
Iparragirre kalea eta Astra lotuko dituen proiektuak 735.800 euroko balioa dauka. Urte bukaerarako edota hurrengo urte hasierarako «prest» egongo da
Astra inguruko pasabideko lanak uda bukaeran hasiko direla jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak. Iparragirre kalea eta Astra batuko dituen oinezkoentzako pasabidea urte bukaerarako edota «asko jota» 2019ko urte hasierarako prest egongo dela esan du Jose Maria Gorroño udalerriko alkateak.Pasabidearen proiektuak tren geltoki ondoan kokatutako tren igarobidetik oinezkoak igarotzea saihestuko duela esan du udalak, bai eta ere pasabideak Astrako aparkalekuan autoa uzten duten herritarrei erdigunera hurbiltzea erraztuko diela. «Astran aparkatzen duten erabiltzaileek ibilbide luzea egin behar dute erdigunera heltzeko, eta, gainera, trenbidea pasatu behar dute, horrek dakarren arriskuagaz», aitortu du alkateak.
Trenbidearen gainetik igaroko den zubiak 5 metroko altuera eta 16 metroko zabalera edukiko ditu; 2.800 metro karratu hartuko ditu, beraz, pasabideak.
Herriko iriste erraztasuna hobetzeko planean dagoen proiektua da honakoa, eta 735.800 euroko balioa izango du.
Aurtengo aurrekontuko diru sailean dago jasota pasabidearen proiektua, eta 2018ko aurrekontua 23,4 milioi eurokoa dela jakitera eman du udalak. «Gernika-Lumo gero eta herri erosoagoa izateko eta bizi kalitate hobeagoa izateko proiektua da honakoa; helburu horiek lortzeko lanetan gabiltza».
Izan ere, alkatearen berbetan, «trenbide inguruetatik ibiltzea» saihestuko du pasabideak, eta «arriskua» gutxituko du.
Proiektu horrek herrian «gutxi erabiltzen den inguruari» balioa emango diola aitortu du Gernika-Lumoko alkateak.
Correos aurreko gunea eta Astra lotuko ditu, eta Correos aurreko espazioa «aisialdirako gu- ne» izateko egokituko dute. Lurzorua aldatuko da, eta granitozkoa jarri: «Gunea berriztu nahi dugu, orain arte herritarrek ez baitute aisialdirako erabiltzen; igaro besterik ez dira egiten».