Oihana Kortazar eta Imanol Larrañaga nagusitu dira Arnoko mendi lasterketan
99 korrikalarik egin dute lasterketa eta 206 lagunek ibilaldia. Oihana Kortazar eta Iñigo Agirre izan dira lasterketa amaitu duten lehen mutrikuarrak. Neska gehiagok parte hartu duteOihana Kortazar mutrikuarrak eta Imanol Larrañaga azkoitiarrak jantz...
99 korrikalarik egin dute lasterketa eta 206 lagunek ibilaldia. Oihana Kortazar eta Iñigo Agirre izan dira lasterketa amaitu duten lehen mutrikuarrak. Neska gehiagok parte hartu dute
Oihana Kortazar mutrikuarrak eta Imanol Larrañaga azkoitiarrak jantzi dute Mutrikuko XIV. Arnoko mendi lasterketako txapela. 22 kilometroko ibilbidea betetzeko 1.41.19 behar izan zituen korrikalari azkoitiarrak, eta mutrikuarrak, berriz, 2.00.49 behar izan zuen lasterketa amaitzeko. Kortazarrek, gainera, sailkapen nagusiko 17. postuan amaitu zuen proba.Emakumezkoen sailkapena Ane Eizagirre zumaiarrak (2.19.57) eta Olatz Arrizabalaga itziartarrak (2.28.06) osatu zuten. Gizonezkoen sailkapenean, aldiz, Unai Cobos ordiziarra (1.42.55) eta Iñigo Arantzamendi ondarrutarra (1.44.10) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Oihana Kortazarrekin batera Iñigo Agirrek jaso zuen mutrikuar onenaren saria. Agirre seigarren (1.45.57) helmugaratu zen.
Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten izena eman duten 100 lagunetik 99k amaitu dute lasterketa. Nabarmendu dutenez, gainera, sekula baino emakume gehiagok parte hartu du proban. «Parte hartzeak aurten nabarmen egin du gora, eta pozgarria iruditzen zaigu. Hurrengo urteetan ere goraka jarraitzea nahiko genuke».
Oinezkoen mendi martxan, berriz, 206 lagunek parte hartu zuten. Burumendikoek azpimarratu dutenez, esperotakoa baino eguraldi hobea izan zuten.