Zapran Gagoz: Bejondagizuela

Amaitu da Euskal Eskola Publikoaren jaia. Denbora luzean egindako lan eskergaitza, trinkoa eta eskuzabalak domekan izan zuen burutze eguna. Herritarren parte hartze zabalak eta anitzak kolore biziz jantzi zuen jaia eta herria. Eskerrik asko eta bejondagizuela eskola komunitateko guztioi!

Orduak eta egunak emon dituzuenok, kezkak eta ardurak kudeatu dituzuenok, ezustekoei eta aurikusi ezinezkoei aterabidea eskeini diezuenok hartu ezazue ondo merezitako atsedena. Egun horren merezimendu eta meritu guztiak zeuenak dira eta ez beste inorenak. Eta gainerako guztiok ere kontuan izanda egindako jarri gaitezen aurrera begira.
Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiak asko izan du ospakizunetik, baita aldarrikapenetik. Ezin izango luke bestela izan! Egindako lana handia, mardula eta konprometitua izan arren, gabeziak eta ezintasunak ere ez dira nolanahikoak. Euskal Hezkuntza sistema osoak astinaldi ederra eta sakona behar du. Gaur gaurkoz, ezintasunak nagusi dira euskal gizarte osoaren beharrei erantzuteko. Ezinbestean Hezkuntza Burujabetzarako iruten lanari ekin behar diogu bai Hezkuntza komunitateek baita herritar eragileek, hezkuntza sistema estrategikoa da-eta gure herriaren normalizazio osorako.

Esandakoa, eskerrik asko eta eutsi goiari!

Andoni Seijo, Lekeitioko EH Bilduren izenean.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend