Arretxinagako sainduak zaharberritzera eramango dituzte
Azken hilabeteetan Arretxinagako baselizan hobekuntzak egin ostean, sainduen irudiak zaharberritzera bidaliko ditu Markina-Xemeingo Udalak. Arretxinagako Migel Deunaren jatorrizko irudi zaharra eta Madalenarena zaharberritu zituzten lehenengo; orain, b...
Zehaztu dutenez, konponketak egiteko lekualdatu egingo dituzte denbora batez. «Behin pieza guztiak garbitu eta zaharberritu ostean Xemeingo elizako koruaren beheko aldean eratu nahi den museora eramatea da asmoa». Izan ere, Eleiz Museoagaz elkarlanean museo bat jarri nahi du udalak Xemeinen, bertako eta Arretxinagako ondarea bertan jaso ahal izateko.
Hala, behin konponduta, sainduen irudiak bertara eramango dituztela azaldu dute. «Kristo Gurutziltzatua, ostera, bere jatorrizko lekura, kanposantura itzuliko da».
Korua zabalik
Arretxinagako koruko baranda sendotzen ere ibili da Markina-Xemeingo Udala, eskailerak eta korua publikoari zabalik egon ahal izateko.
Baseliza guztiz txukunduta gelditzea nahi dute, hori dela eta, baseliza horren berezi egiten duten orain dela berrogei bat milioi urtetako hiru harkaitz handiak ere garbituko dituzte, pilatu duten hautsa kenduko diete.