Etxebarriko Ganadu Azokak 100 bat ganadu buru batuko ditu
Herriko 20 ganaduzale baino gehiagok parte hartuko dute Galartzan egongo den erakusketa eta salerosketa gunean. 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalikEtxebarriko ganaduzaleen animaliak ikusi eta erosteko aukera ekarriko du bihar, udalaren eskutik urt...
Herriko 20 ganaduzale baino gehiagok parte hartuko dute Galartzan egongo den erakusketa eta salerosketa gunean. 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik
Etxebarriko ganaduzaleen animaliak ikusi eta erosteko aukera ekarriko du bihar, udalaren eskutik urtero antolatzen den Ganadu Azokak. 10:00etatik 14:00etara plazaratuko dituzte euren animaliak herriko 20 ganaduzale baino gehiagok. Salerosketarako soka bat ere jarriko dute Galartza industrigunean egongo den azoka ondoan, kanpokoentzat.Iazko antzera, aurtengo hitzorduak 100 bat ganadu buru batuko dituela jakitera eman du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak. Urtero bezala, behi eta idi, asto, zaldi eta behorrak egongo dira erakusketako sokan lotuta. Horrez gain, ardien hiru lote eta ahuntzen lote bat ere eramango dituzte herriko ganaduzaleek.
Animaliez gain, bertoko produktuen ekoizleek ere postuak jarriko dituzte azokan. Ogi eta gozogintza, gazta eta artisautzako postuak egongo direla aurreratu dute.
Urtero bezala, udalak taberna jarriko du, eta okela erre pintxo eta edariak hartzeko aukera egongo da.
Badira 12 urte Etxebarrian Zaldien Azoka egiten hasi zirenetik. Urte batzuk beranduago beste ganadu klase batzuk ere gehitu eta Ganadu Azoka antolatzen hasi ziren. Aurtengoa zazpigarrena izango da.