3.800 kilo zabor atera dituzte Mutrikuko itsas hondotik

Mutrikuko Udala, Euskadiko Kirol Portuak, Alkolea Intxirri elkarteak eta  Kantauri Garbia kolektiboaren ekimenez, Mutrikuko itsas hondoaren garbiketa egin zuten hirugarren urtez jarraian, zapatuan [ekainak 9]. Zehazki portuko itsas hondoa garbitzen aritu ziren boluntarioak; denetara, 3.800 kilo hondakin atera zituzten.

Kantauri Garbiako kideek adiera dutenez, 50 bat boluntario batu ziren garbiketa lanetan. “Mutrikuko, Zumaiako, Donostiako, Elgoibarko, Gasteizko eta Eibarko 30 bat urpekari ibili ziren itsas hondoa garbitzen, eta horiei laguntzen, beste 20 bat lagun egon ziren txalupetan, pantalan gainetan eta portuan ere”.

Mutrikuko portuko urtetatik ateratako hondakinak, pilatuta. Argazkia: Kantauri Garbia

Mutrikuko portuko urtetatik ateratako hondakinak, pilatuta. Argazkia: Kantauri Garbia

3.800 kilo batu badira ere, hondakin kopurua gutxitu egin dela nabarmendu dute antolatzaileek. “Jaso dugun plastiko kopurua, esaterako, duela bi urte baino askoz gutxiago izan da. Hori bai, portuko hainbat lekutan beira gehiago batu ditugu. Gure kontuen arabera, gehien batu diren hondakinak ontziak lotzeko estatxak izan dira. Estatxak ez dira beste hondakin batzuk bezain kutsakorrak, baina azken hiru urtean nahikoa atera ditugu”.

Gaineratu dutenez, aurten inozkorik plastiko gutxien atera dute itsas hondotik. “Jendea plastikoak itsasora ez direla bota behar kontzientzia hartzen ari direla uste dugu, eta hori esanguratsua dela iruditzen zaigu”. Itsas hondoa garbitu ondoren, jai giroan amaitu zuten ekimena. Boluntarioen lana eskertzeko sardina jana egin zuten Mutrikuko Arraun Taldearen eskutik.

Mutrikuko portuan jasotako hondakinak

Mutrikuko portuan jasotako hondakinak. Argazkia: Kantauri Garbia

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend