EZB amaierara ailegatuko da ekimen bereziekin
40+1. Euskal Zine Bilera amaiera ailegatuko da gaur. Ekimen bereziak prestatu dituzte egun osorako, eta 19:30ean ospatuko da Amaiera ekitaldia Ikusgarri aretoan.Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztuko dute amaiera ekitaldia ere, Muntu antzerki talde...
Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztuko dute amaiera ekitaldia ere, Muntu antzerki taldearen laguntzagaz, eta lehiaketan parte hartutako 20 filmen artean lau sari banatuko dituzte. Laugarrena publikoaren esku egongo da, eta aste osoan egon da iritzia ematen.
Lekeitioko ikastetxeetako ikasleek ere zinema bileraren ekimenetan parte hartzeko aukera eduki dute. Alde batetik, DBH 3 eta 4. mailako ikasleek Hasiberriak filma jatorrizko bertsioan ikusteko aukera izan dute, Filmazpit-egaz egin duten elkarlanari esker. Zoom ataleko performance bat ere antolatu du Arropaineko Arraguak LH5, LH6 eta DBH1eko ikasleentzat.
Amaiera ekitaldiko sarrera 2 euroko izango da, eta aurretiaz dago salgai, kultur etxean. Gainera, sarrera bakoitzagaz poltsa ofizial bat oparituko dutela jakitera eman dute antolatzaileek.
17:00etan, berriz, Hemen ere elkarteko Maider Oleaga eta Izaskun Arandiagaz kafe tertulia egingo da Ikusgarrin, eta Muga deitzen da pausoa dokumentalaren lan prozesuari buruzko lehen berriak emango dituzte xehetasun guztiekin.