Ander Okamikak ez du aurkaririk eduki Mendexako kirol desafioan. 2-3 segundoren barruan espero zituzten helmugan Okamika aurtengo jaietako kronoigoera irabazlea eta Santi Telleria orain lau urteko zaldi lasterketaren irabazlea, baina minutu 1 eta 7 segundoko aldeagatik irabazi du azkenean Lekeitioko triatletak (4.52). 17:40an hasi da desafioa. Zaldia azkarragoa izanik, Okamikak kilometro bateko abantaila eduki du, eta guztira 2 kilometroko ibilbidea osatu behar izan du. Lerdeneneko etxe paretik atera da, eta Karraspiotik Telleria Eztai zaldiagaz.
Okamika marmoleria paretik pasatu denean, Telleria Salbaje gainean zihoan. 1,42ko aldea zeraman txirrindulariak, zaldia Lerdeneneko etxe parera heldu denean. Ezberdintasuna txikiten joan arren {1.14ko erreferentzia eman dute Kurtzioko errepidean), zaldiak erritmoa jaitsi du azken kilometroan, eta ezin izan du bere onena eman. 5.59ko denboran helmugaratu da.
Mendexako kirol erronkak ikuslez bete ditu Karraspiotik herrigunerainoko errepideak.
Emaitzak emaitz, txalo eta animo artean hartu dituzte Mendexan bildutakoek desafioko hiru parte hartzaileak. Zorionez bete dute Okamika, txiki zen nagusiek, beragaz argazkiak atera bitartean. Amaieran, pozik zegoen irabazlea: “Ondo nago, ondo sufrituta, baina ondo. Pasa den astean amaitu nuen denboraldia, eta hori aprobetxatuta aste honetan desafioa prestatzea pentsatu genuen. Ondo irten zait, eta pozik”. Telleriak bazeukan pena apur bat desafioaren nondik norakoak ikusita: “Zaldia katarroagaz ibili da azken egunetan, eta antibiotikoak hartzen egon da, eta behera etorri da kilometro baten faltan. Probetan 4.58 egin zituen bizikletak eta 4.57 zaldiak, eta gaur bost bat segundotan marka hori hobetzea espero nuen, baina ezin”. Bere lehen erronka zuen lasartearrak, eta aurrerago ere besteren bat egiteko prest agertu da lasartearra.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.