Deba eta Zumaia arteko Euskal Kostaldeko Geoparkeko biotopo babestuan dauden plastikoak auzolanean garbitzera joateako deia egin du Eguzkik. Hitzordua Debako Elorriaga auzoko jolas eremuaren ondoan ipini dute, zapatuan [azaroak 10], 10:00etan. Eskularruak eramatea aholkatu dute. “Elorriagatik flyschera jaitsiko gara, bertan barreiatuta dauden plastikoak biltzera”.
Oier Bartolome surflariak zabaldutako bideo biralean, Zumaia eta Deba bitarteko labarrak plastikoz beteta ageri ziren, eta horrek izan duen oihartzuna kontuan hartuta zerbait egitea erabaki dute . “Irudi tamalgarri hauen aurrean, flyschean garbiketa egun bat antolatzea erabaki dugu. Parte hartu nahi dutenak gonbidatuta daude. Planetaren iraupenarekin konpromisoa sentitzen duten pertsonek hitzordu bat dute Elgorriagan”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.