Lliriako ikasleek oparitutako karakola konpondu dute

Lliriako (Valentzia, Herrialde Katalanak) helduen hezkuntzako Slow eskolako ikasleek oparitutako karakola konpondu du Alex Gartzia lekeitiarrak. Valentziako ikasleek ekainaren 2an bisitatu zuten Lekeitio, eta opari berezi bat ekarri zuten: material birziklatuagaz egindako karakola.

Zaindu dezagun itsasoa, garrantzitsua da eta lelopean egindako eskultura Santa Katalina pasealekuan jarri zuten. Baina uztailaren 25ean apurtuta agertu zela jakitera eman du Lekeitioko Udalak, «egoera oso kaltetuan». Egoera horren aurrean, herritar bat karakola konpontzeko prest agertu zela azaldu du udalak. «Alex Gartzia karakolaren zaharberritze lanak egiten aritu da, karakolaren egoera sare sozialetan ikusi ondoren». Gartziak adierazi duenez, artea eta ondarea zaindu beharra dago: «Kanpoko ikasle batzuek horrelako oparia egin eta norbaitek apurtzerakoan konpondu beharra sentitu nuen».

Udal ordezkariek diotenez, Gartzia oso pozik agertu da egindako lanagaz, eta udalak eskertu egin nahi izan dio ekarpena. Karakola, orain, Santa Katalina itsasargian jarri dute.
Ez dago iruzkinik

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend