Elkartasun zumba ekitaldiak kiroldegia bete du
Angelman Sindromearen Elkartearen aldeko zumba jaialdi erraldoia egin zuten herenegun, Mutrikun. Umeei zein helduei zuzendutako saioak egin zituzten zumba munduko profesional onenen eskutik, eta elkartasunezko ekitaldiak kiroldegia bete zuen beste behi...
Ekitaldian batutako dirua gaixotasuna ikertzen ari den EHUko taldeari bideratzen diote urtero, eta ikerketan zer ari diren egiten azaltzeko Juanma Rodri- guez egon zen kiroldegian. «Azken bederatzi urteotan egin dutena eta eman dituzten aurrerapausoak laburbilduta azaldu zituen oso erraz».
Elkarteak gainera, Unai eta Iraitz Centenoren laguntza eskertu du. «Ahalegin handia egiten dute hau guztia antolatu eta aurrera eramateko. Eta hori guztia, euren borondatez, gainera».