Ager Solabarrieta tiratzaile ondarrutarrak bigarren postua lortu du Espainiako Tiro Txapelketan

Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola Akarregi laguntzaileak bigarren postua lortu dute Espainiako Tiro Txapelketan. Asteburuan Santanderren (Kantabria) jokatu duen txapelketatik pozik itzuli da tiratzaile ondarrutarra, eta sari nagusia lortu ez baldin badu ere, lan ona egin duela eta emaitza ez dela batere txarra aitortu du. Ohi modura, euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian eta 60 tiro etzandako kategorian parte hartzeko aukera izan du Solabarrietak, eta bietan zilarra lortu du.

Zapatuan [abenduak 1] tenteko modalitatean parte hartu zuen. Irabazleak baino 10 puntu gutxiago lortu zituen ondarrutarrak. Bigarren eta hirugarren postua lortzeko, aldiz, sekulako lehia egon zen. Dezima bategatik lortu zuen bigarren postua Solabarrietak. “Irabazleak sekulako aldea atera zigun. Tiraldi oso ona egin zuen, eta zoriondu besterik ez daukat”. Domekan [abenduak 2], berriz, etzandako modalitatean parte hartu zuen. Irabazleak baino 6 puntu gutxiago lortu zituen. Hurrengoari 8 puntuko abantaila atera zion ondarrutarrak.

Maite Badiola eta Ager Solabarrieta txapelketan parte hartzen. Argazkia: Federacion Cantabra de Tiro Olimpico

Maite Badiola eta Ager Solabarrieta txapelketan parte hartzen. Argazkia: Federacion Cantabra de Tiro Olimpico

Denboraldia asteburuan agurtuko dute Solabarrietak eta Badiolak. Espainiako Kopa konbentzionalean parte hartzeko aukera izango dute estreinako, eta bertan parte hartzeko gogotsu daude. Logroñon (Errioxa) izango da txapelketa, eta ondarrutarrek euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian parte hartuko dute. “Txapelketa horretan historian lehenengo aldiz uzten digute botatzen beste tiratzaile guztiekin batera. Orain arte aulkian daudenek bakarrik parte hartzen zuten, baina, oraingoan, estreinako, ikusmen urritasuna dugunok ere parte hartzeko aukera edukiko dugu, gure kategorian. Urte bi baino gehiago daramagu txapelketa konbentzionaletan parte hartzen, eta bide horren fruitua da honakoa”.

Solabarrietak agertu duenez, datorren urtera begira Espainiako Txapelketa konbentzionalean parte hartzeko aukera eduki nahiko lukete. “Normaltasunaren bidean goazela esango luke horrek”.

Ager Solabarrieta Maite Badiola, Espainiako txapelketan. Argazkia: Federacion Cantabra de Tiro Olimpico

Ager Solabarrieta Maite Badiola, txapelketako dortsagaz eskuan. Argazkia: Federacion Cantabra de Tiro Olimpico

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend