Liga txapelketa garaipenarekin hasi dute Mutriku Errugbi Taldeko gazteek

Mutriku Errugbi Taldeko 14 urtez azpikoek garaipenarekin hasi dute liga txapelketa. Zapatuan [abenduak 1] ligako lehen jardunaldia jokatu zuten Mutrikuko San Migel zelaian; partidua 27-0 irabazi zuten Txingudiren aurka. Bost entsegu eta transformazio bat egin zituen etxeko taldeak.

Mutriku vs Txingudi partiduko jokaldi bat. Argazkia: Mutriku Errugbi Taldea

Mutriku vs Txingudi partiduko jokaldi bat. Argazkia: Mutriku Errugbi Taldea

Mutrikuarrentzat, gainera, partidu historikoa izan zen zapatukoa. Herriko errugbi taldeak hainbeste urte ondoren jokatu duen ligako lehen partidua izan zelako.

Emaitza alde batera utzita, zelaigunean jokalarien artean giro bikaina egon zela nabarmendu dute Mutriku Errugbi Taldeko arduradunek. “Beste behin ere, gure gazteek kirol honek bultzatzen dituen baloreen erakustaldi bikaina egin dute; errespetuz eta taldean jokatuz”. Amaitzeko, hirugarren denbora egin zuten guztiek batera zelaiko terrazan.

Mutriku eta Txingudi taldeetako errugbi jokalariak. Argazkia: Mutriku Errugbi Taldea

Mutriku eta Txingudi taldeetako errugbi jokalariak Igotz Gailastegi epailearekin batera. Argazkia: Mutriku Errugbi Taldea

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend