Ondarrutar berriei ongietorria eman die udalak

Ondarroak Udalak eta herriko hainbat elkartek ongietorria eman diete aurten herrira bizitzera etorri diren herritar berriei. Gaur [abenduak 4] iluntzean egin dute ekitaldia Kofradia Zaharrean, harrera protokoloaren baitan. Harrera protokoloaren helburu nagusia Ondarroa iritsi berrientzat harrera integrala eskaintzea da.

Besteak beste, herriaren eta ezaugarri orokorren aurkezpena egin dizkiete, eta herriko ohitura eta bizimoduaren berri eman. Era berean, herriko dinamika eta egunerokoan integratu eta parte hartzeko gonbitea luzatu diete, herritar aktiboak izatera animatuz.

Ongietorri ekitaldian batutako herritarrak

Ongietorri ekitaldian batutako herritarrak

Herriko elkartegintza, kultur eskaintza eta antolaketa, zein bestelako informazioari ere eskaini diete, espazio horietan parte hartzeko aukera zabalduz. Aurkezpenaren ostean, elkarrekin berba egin eta esperientziak konpartitzeko tartea ere eduki dute.

Datuak. Aurten 180 pertsona erroldatu dira Ondarroan, eta horietatik zazpi egon dira gaurko ekitaldi xumean. Etorri berrien jaiolekuari dagokionez, %43a Euskal Herrian jaiotakoa da, eta horietatik erdia baino gehiago, Ondarroan bertan (%22). Gainontzeko jaioleku ohikoenak Afrika (%26) eta Amerika (%21) dira. Datuak kontuan hartuta, Ondarroara hurbiltzen diren asko geroz eta gertuagotik etorri direla ondorioztatu dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend