HAPOri behin-behineko onespena emango diote urte amaierarako
Urte amaierarako Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriari (HAPO) behin-behineko onespena emateko asmoa dauka Lekeitioko Udalak. Joan den abuztuaren 31n egindako osoko bilkuran hasierako onarpena eman zion udalbatzak gehiengo osoz, eta azaroaren 14an ama...
Guztira, hamazortzi alegazio jaso dituzte, eta, orain, erantzuna eman eta onartu dituztenak dokumentuan barneratuko dituztela jakitera eman dute udal ordezkariek.
HAPO berriari behin-behineko onespena eman ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordera bideratuko dute, haren oniritzia jasotzeko.
«Orain indarrean dauden arauek 20 urte baino gehiago dauzkatela kontuan izanda eta egindako parte hartze prozesuetan mahairatu diren beharrizanek arau horiek eguneratu beharra dagoela erakutsi dutenez, dokumentu berri hau idaztea izan da emaitza», azaldu dute. Gainera, dokumentu berrian genero ikuspuntua ere barneratu dutela zehaztu dute.