Mutrikuko pala txapelketako finalerdietako bikoteak erabakita daude

Mutrikuko pala txapelketak aurrera jarraitzen du. Gaur [abenduak 6] goizean, esate baterako, hainbat partidu jokatu dituzte Miruaitz frontoian, eta horrenbestez, 2. mailako finalerdietarako bikoteak erabakita geratu direla agertu dute Danok Bat pelotazale elkarteko arduradunek.

2. mailako finalerdiak datorren asteburuan (abenduak 15-16) jokatuko dituzte eta honakoak izango dira bikote aurkariak. Alde batetik, Gurrutxagaren eta Arrietaren aurka jokatuko dute Landerrek eta Elordik abenduaren 16an. Santamariak eta Herizek osatutako bikoteak, berriz, Manzisidorren eta Hodeiren aurka neurtuko dituzte indarrak abenduaren 15ean.

1.mailari dagokionez, ordea, finalerdietara igaroko diren lau bikoteak erabakitzeko daudela iragarri dute Danok Batekoek. “Bikote bat falta da. Azken final-zortzirena astelehenean [abenduak 10] erabakiko da”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend