Musika klasikoko emanaldi «ederra»
Miguel Ayerra, Jesus Cuesta eta Ander Marzana Musikeneko ikasleek musika klasikoko emanaldia eskaini zuten, zapatuan, Ean. Bakarlari gisa hasi zuten emanaldia. Hala, bakoitzak bere musika tresnagaz, Bach, Stravinski eta Montsalvatge musikagile ospetsue...
Miguel Ayerra, Jesus Cuesta eta Ander Marzana Musikeneko ikasleek musika klasikoko emanaldia eskaini zuten, zapatuan, Ean. Bakarlari gisa hasi zuten emanaldia. Hala, bakoitzak bere musika tresnagaz, Bach, Stravinski eta Montsalvatge musikagile ospetsuen obrak jo zituen. Ondoren, hirukote gisara aritu ziren. Elkarrekin Beethovenen hiru pieza, eta Brahmsen bakarra eskaini zuten. Musikariek kontzertu «ederra» eman zutela jakinarazi zuten udal aretora hurbildu zirenek.