Mutriku Futbol Taldeak 200 bazkide izatera ailegatu nahi du
Mutriku Futbol Taldearen zuzendaritza taldeak gogorarazi duenez, bazkidetza kanpainak zabalik jarraitzen du. Oraingoz, 183 bazkide ditu taldeak, baina urtea amaitu orduko 200 bazkidetik gora izan nahiko lituzke.Herriko futbol taldea diruz babestu nahi ...
Herriko futbol taldea diruz babestu nahi dutenek 50 euroko kuota ordaindu beharko dute, baina klubean alabaren edo semeren bat dutenek eta horiek jokalari kuota ordaindu badute, %50eko deskontua izango dute urteko bazkidetzan. Pentsiodunek eta 21 urtez azpikoek abantailak izango dituzte; 20 euro ordainduko dituzte. Azkenik, familia bonua egiteko aukera ere badago, urteko 100 euroren trukean.
Bazkide kuotaren ordainketa Kutxabank edo Laboral Kutxan egin daiteke BAZKIDE+Izen-abizenak kontzeptua adierazita. Nahi dutenek partidua dagoenetan futbol zelaian bertan ere egin dezakete bazkidetza, zuzendaritzako batengana joanda.