Ekonomia alternatiboak landuko dituzte gaur, Astrako solasaldian
Ekonomia alternatiboez hitz egingo dute gaur Lurgozok antolatu duen ikasturte amaierarako hitzaldi-solasaldian. Ekitaldia 19:00etan izango da, Astrako eraikinean.Bertan, finantza eta higiezinen kudeaketa etikoari eta solidarioari buruz ariko dira; iza...
Bertan, finantza eta higiezinen kudeaketa etikoari eta solidarioari buruz ariko dira; izan ere, Lurgozoren jarduna ez da bakarrik produktu ekologikoen kontsumoa suspertzea edota bizi naturala bultzatzea.
Gaurko ekintzagaz «diruaren eta baliabideen erabilpena mo- du arduratsuagoan eta solidarioagoan» lantzea bultzatu gura dutela adierazi dute Lurgozokoek. Eta horretarako, bi hitzaldi antolatu dituzte.
Finantzak, etika eta elkartasuna deitutako hitzaldia emango du Estefania Rodriguezek. Finantza etikoen eta solidarioen munduaz hitz egingo du. Izan ere, bera da Nortlan Aseguru Artekaritza enpresaren sortzailea; aseguru etikoetan eta solidarioetan Euskal Herriko lehendabiziko aseguru artekaritza dauka, iraultza ekarri duena.
Higiezinen kudeaketaren arloa Roberto Cachok landuko du. Etikaliako kudeatzailea da Cacho, eta higiezinen kudeaketa irizpide sozialagaz egiten du berak. Hori horrela, emaitza ekonomikoen, sozialen eta ingurumenagaz arduratsuak direnen arteko orekak nola lortzen diren azalduko du gaur arratsaldeko saioan.