Gitarraren mantenimendu ikastaro-tailerra (Ondarroa)
Ondarroako Unanue Udal Musika eskolak gitarraren mantenimendu ikastaro tailerra eskainiko du apirilaren 7an, 19:30etik 21:30era, musika eskolan bertan, doan. Ikastaroa Keu Agirretxea musikariak gidatuko du, eta musika eskolako zein kanpoko interesatuei zuzenduta dagoela jakitera eman dute. Besteak beste, ondoko gaiak landuko dituzte: soka aldaketa, afinazioa, zortzidun egokiak mastilean (elektrikoa), zubiaren kokapena (elektrikoa), zaratak zirkuituan… Osterantzean, kontuan eduki beharreko beste zenbait gomendio ere eskainiko ditu Agirretxeak. Informazio gehiagorako: 94-613 40 63.
Sabin Arana Kalea, 2, 48700 Ondarroa, Bizkaia, Spain.