Toñak karguan jarraituko duela ebatzi du Etika Publikoaren Batzordeak
Batzordearen arabera, sailburuak ez ditu Kode Etikoak jasotzen dituen oinarriak urratu. Iñigo Urkullu lehendakariak bere gain jarritako konfiantza eskertu nahi izan duEtika Publikorako Batzordeak aho batez hartutako erabakiaren arabera, Angel Toña G...
Batzordearen arabera, sailburuak ez ditu Kode Etikoak jasotzen dituen oinarriak urratu. Iñigo Urkullu lehendakariak bere gain jarritako konfiantza eskertu nahi izan du
Etika Publikorako Batzordeak aho batez hartutako erabakiaren arabera, Angel Toña Guenagak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburu izaten jarraituko du.16 orritako txostenean Toñak Kode Etikoan jasotako artikulurik ez duela urratu azpimarratu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak, Maite Iruretagoiena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, Daniel Innerarity filosofoak eta Elisa Perez Vera juristak osatzen duten Kode Etikoaren Batzordeak. Ebazpenaren arabera, Toña ez zegoen behartuta inhabilitazioaren berri ematera, «sailburu izendatu aurreko gertaerak direlako».
Ondarrutarrak asetze bereziagaz jaso du ebazpena, eta «positiboki» baloratu du batzordearen erabakia, «orain arte izandako ibilbidea etika profesionalak eta gardentasunak gidatuta egon dela egiaztatzen duelako».
Gomendio eta guzti
Batzordea osatzen duten kide guztiei egin dituzten iritzi kritikoak eta gomendioak eskertzeaz gain, «eginiko kontsultari emandako erantzunaren bizkortasuna» ere eskertu nahi izan ditu. Era berean, Iñigo Urkullu lehendakariak bere gain jarritako konfiantza ere eskertu nahi izan du.
Horrez gain, Bizkaiko Auzitegiaren ebazpenaren aurka helegitea aurkeztea «gomendagarria» dela adierazi diote ondarrutarrari Kode Etikoaren Batzor- deko kideek.