Xabi Astigarraga, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan
Domekan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Orion. Aurten inoiz baino irekiago egongo da lehia. Izan ere, Aitor Mendiluze orain dela urte biko txapelduna ez da taula gainera igoko, ez eta Jon Maia ere. Hala eta guztiz ere, mailak ez du galerarik...
Domekan hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Orion. Aurten inoiz baino irekiago egongo da lehia. Izan ere, Aitor Mendiluze orain dela urte biko txapelduna ez da taula gainera igoko, ez eta Jon Maia ere.
Hala eta guztiz ere, mailak ez du galerarik izango. «Betiko bertsolariek maila oso ona daukate, eta gazteek asko hobetu dute». Hartara, inoizko mailarik onena espero du Ricardo Idiakez txapelketako koordinatzaileak.
Mutrikuk ordezkaritza izango du txapelketan, taula gainean batetik eta epaileen mahaian bestetik. Txapelaren bila, Xabi Astigarraga ariko da bertsotan, eta bere anaia Aitzol Astigarraga eta Eneritz Azkue epaimahaian egongo dira. Gainera, Mutrikura etorriko da txapelketa, saio bikoitzarekin. Maiatzaren 14an izango da hitzordua, Zabiel Kultur Etxean.
Seikoteetan banatuta, 11:30ean eta 17:30 hasiko dira saioak.
Hamar herritara zabalduko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen zatia. Eta guztietan bazkariak egingo dira. Mutrikun Lagun Artea Elkartean batuko dira bertsozaleak. www.gpuntua.com webgunean daude eskura bazkarirako eta saiorako txartelak. Hilaren 12rako erosi beharko dira bazkari txartelak, eta saioa ikustekoak 13a orduko.
Xabi Astigarraga Soraluzen egongo da maiatzaren 15ean, 17:30ean. Bigarren saioa maiatzaren 29an izango du, Aretxabaletan, 11:00etatik aurrera.