Amaia Elosegi mutrikuarra izan da helmugan lehenengo emakumezko beteranoa
Arnoko VII. Mendi Lasterketak eta Ibilaldiak jendetza batu zuten domekan, ibilbidean zein kanpoan. Eguraldia lagun, goizean hasi eta eguerdira arteko orduak labur joan zitzaizkien ikusleei. Parte-hartzearen aldetik, pozik agertu dira Burumendi Mendi Ta...
Arnoko VII. Mendi Lasterketak eta Ibilaldiak jendetza batu zuten domekan, ibilbidean zein kanpoan. Eguraldia lagun, goizean hasi eta eguerdira arteko orduak labur joan zitzaizkien ikusleei.
Parte-hartzearen aldetik, pozik agertu dira Burumendi Mendi Taldekoak. «Iaz baino 40 lagun gehiagok eman dute izena lasteketan», zioen Agustin Elorzak.
122 korrikalari izan ziren lasterketa hasi zutenak, eta ia guztiak heldu ziren helmugara: 120. Oinezkoen ibilaldian 260 lagunek hartu zuten parte. Mendi martxako ibilbide bera egin zuten haiek ere, lasai antzera, baina.
Burumendiko arduradunek jakin eragin dutenez, proba amaitu bitartean, ez zen ezustekorik gertatu. Kontran, parte-hartzaileek ondo amaitu zuten ibilbidea.
Podium berriak
Bai emakumezkoen eta bai gizonezkoen podiumak berriak izan ziren. Aretxabaleta aldera eraman zituen urrea eta irabazle txapela Beñat Arnaizek. Bost minututik gora atera zizkion Joseba Altuna azpeitiarrari. Brontzea Oriora joan zen, Aitor Rubiori esker. Emakumezkoetan Patricia Torres (Huesca, Espainia) izan zen irabazlea, Leire Atxutegi zumaiarraren eta Arantzazu Perez de Arenaza gasteiztarraren aurretik. Aitagarria, Amaia Elosegi mutrikuarra izan zela beteranoen mailan lehenengo emakumezkoa: 2.32.29ko denbora egin zuen.