Aurrerak Anjel Etxaniz omendu du, egindako lanagatik
Omenaldiari egin zion tartea Aurreraren urteko batzarrak barikuan. Urrezko oroigarria emon zioten Etxanizen emazteari. «Benetan baten batek merezita bazeukan hauxe medaila geure aita zen. Hil zuteneneko eguna eta aurreko egun guztia Zaldupen pasatu zi...
Omenaldiari egin zion tartea Aurreraren urteko batzarrak barikuan. Urrezko oroigarria emon zioten Etxanizen emazteari.
«Benetan baten batek merezita bazeukan hauxe medaila geure aita zen. Hil zuteneneko eguna eta aurreko egun guztia Zaldupen pasatu zituen, huraxe zen bere bigarren etxea». Harro sentitzen gara Aurrera eta Euskal Herriagatik emon zuen guztiagatik. Eskerrik asko danoi, Anjelen eta etxekoen izenean», esan zuen Etxanizen alaba nagusiak, hunkituta, senideen izenean.
Txalo artean amaitu zen ekimena, sentimenduz beteta.