Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

197/2006 doktrinaren kontra egin du Estrasburgok

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2013/10/21
Europako Giza Eskubideen Auzitegia 197/2006 doktrinaren kontra agertu da, eta esan du Ines del Rio berehala utzi beharko dutela aske, 2008tik legez kanpo dagoelako espetxean. Parot doktrina izenagaz ere ezagun den arau hori 2006an ezarri zuen Espainiak, eta Isidro Garalde Mamarruk ere aplikatuta dauka. Gaur Estrasburgok hartu duen erabakiak aske utz ditzake, baina ez dago garbi Ines del Rio ez beste presoei nola eragingo dien. parot 197/2006 doktrinak atzeraeragintasun printzipioarekin egiten duela talka uste du Estrasburgok, eta Ines del Rioren kasuan giza eskubideen kontrakoa dela ebatzi du. Sala Txikiak iazko uztailean ebatzi zuen printzipio horren kontrakoa dela doktrina, zigorra gerora gehitu zaielako. Europako Giza Eskubideen Itunaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan zuen: askatasunerako eskubidea eta segurtasun juridikorakoa. Estrasburgoren epaia bete beharrekoa da Espainiarentzat, eta egin ezean, zigortzeko ahalmena du Estrasburgok. Doktrina bertan behera utzita, Espainiako Auzitegi Nazionala izango da presoak aske utzi behar dituena. Bi bide har ditzake horretarako: erabakia ofizioz gauzatu eta presoak zuzenean askatzea, edo preso horien abokatuek eskaerak egin arte pausorik ez ematea. Oso litekeena da azken bide horri heltzea. Kasu horretan, berehala egingo lituzkete eskaerak abokatuek, eta gero, auzitegiak plenoan erabaki beharko luke zer egin. Auzitegi Nazionalak banan-banan aztertu lituzke helegiteak, eta horrek zerbait atzeratuko luke preso batzuen kaleratzea. Astero biltzen da plenoa, baina gerta daiteke bilera bakoitzean bost edo hamar bat presoren egoerak besterik ezin dituztela aztertu esatea. Kasu horretan, astero joango litzateke erabakiak hartzen, eta pixkanaka, multzoka askatuko lituzkete presoak. 2006an ezarri zuen arau hori Espainiak, 197/2006 sententzia oinarri hartuta. Espainiako 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoek gehienez 30 urte egin zitzaketen ordura arte kartzelan, legez. Muga horri Zigo Kode hark ahalbidetzen zituen espetxe onurak ezarrita, urtetan murrizten zen espetxealdia 2006ra arte. Urte horretan, baina, Espainiako Auzitegi Gorenak hori aldatu zuen: presoei zigorra arintzeko neurriak jasotako zigor bakoitzari ezartzeko agindu zuen, eta ez ordura arte bezala, espetxean pasa beharreko gehienezko urte kopuruari. Espainiako Barne eta Justizia ministroek 13:00etan agerraldia iragarri dute, erabakia baloratzeko. 2010ean ezarri zioten doktrina Mamarruri, eta espetxe zigorraren luzapena tarteko, 29 urte daroaz preso.
2010ean ezarri zioten doktrina Mamarruri, eta espetxe zigorraren luzapena tarteko, 29 urte daroaz preso.
Antigua Garalde, Isidro Garalde Mamarru euskal preso politikoaren arrebak epaiaren gainean berba egin du HITZAgaz: “Pozagaz hartu dugu epaia. Izugarri albiste ona da, baina  hau lehen pausoa da bakarrik. Hankak lurrean eta burua argi eduki behar dugu. Espainiako Gobernuak ahal denik eta gehien luzatuko du presoen kaleratzea. Atera egin behar dituzte, baina ez da izango egun batetik besterako kontua. Nik gainera, ez dut uste guztiak batera aterako dituztenik, uste dut banan-banan aterako dituztela. Epaimahaiak erabakia aho batez hartu izana oso inportantea da”. Hainbat eragile sozial eta politikok mobilizazioak egingo dituzte gaur goizean, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Arratsaldean, Lea-Artibaiko herritarrei Ondarroara joateko deia egin diete. 20:00etan izango da, Alamedan.
  • Eragile sozial, sindikal eta politikoen irakurketa
  • Sententzia, ingelesez 
   

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.