Klabelina gorriak Santi Brouardentzat
Urtero modura, Pilaratik hilerrirako ibilbidea egin zuten lekeitiarrek Santi Brouarden hilketaren 30. urteurrena gogora ekarteko. 90 lagun inguru elkartu ziren hilerrian egin zuten ekitaldian. Brouarden hilketa oroituz, Juan Bautista Guenaga Batizek hi...
Urtero modura, Pilaratik hilerrirako ibilbidea egin zuten lekeitiarrek Santi Brouarden hilketaren 30. urteurrena gogora ekarteko. 90 lagun inguru elkartu ziren hilerrian egin zuten ekitaldian. Brouarden hilketa oroituz, Juan Bautista Guenaga Batizek hiru bertso bota zituen, eta ondoren, herriko gazte batek, Xabat Galletebeitiak, hartu zuen hitza, orain dela 30 urteko hiletaz eta Santi Brouard berataz herriko gazteek zer jaso duten azaltzeko. Eusko Gudariak abestu ostean, klabeliƱa gorriak utzi zituzten Brouarden hilobiaren gainean. Domekan ere omenaldia egingo diote Brouardi Eskolapean, 13:00etan.